XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Andereari erranen diozue, ni ez nizela heldu, beldur beiniz ez othe den debrua.

Gero gorde nintzan sasi batean, galde egiler ez ihardesteko.

Etcherat heldu nintzelarik, amak gaizkitu nintuen.

Biharamunean, andereak erran tenora ari zelarik hurbiltzen, ezin erranezko indar batek hartu nintuen eta bidean abiarazi.

Banoa nere kusien etcherat.

Othoitzean ari ziren belhauniko: - Zato zu ere, zu gabe ez gira menturatuko....

- Heldu niz beraz zuekin.

Eta bi kusiak jarraiki zitzaiztan lorietan.

Manuel-Pedrok, bere emaztea lagun, lagundu zituen bere haurrak.

Ordukotz sinhesten zuten egiaz ari zirela eta agertzeak ere egiazkoak zirela.

Egun hartako solasaldia

- Jendea bildua da azkarki: lau, bortz mila presuna.

Lana dute haurrek tokirat heltzen.

Eguerditan chuchen, bertze aldietan bezala, chimista baten ondotik, agertzea han da, argi eder batean.

Luzik keinu bat egin orduko, jendea belhaunikatzen da.